Euskaraldia dela eta, liburu bat gomendatu nahi dut. Liburua Jara da, eta historiaz aparte idazleren estiloa oso potentea eta entretenigarria iruditu zait. Oso liburu egokia iruditzen zait nerabezaroarako.
0 Comentarios
Teknologia berriek alde onak dituzte baita txarrak ere. Testu honetan aurkeztuko ditut. Bakarrik alde onak zutela pentsatzen zenuten? Ba ez, batzuetan adiktua bihur zaitezke.
Badakigu, adibidez, whatsapp-a erabiliz edozein pertsonarekin hitz egin daitekeela, baita deiak edo bideo- deiak egin daitezke; Instagram-en adibidez, ahal dituzu argazkiak igo, baita momentuan egiten ari zarena erakutsi, horretarako, "instagram stories" erabiltzen dira, baita ahal duzu jendearekin harremanetan jarri, "direktoak" egin, hau da, zuk "bideo- dei" moduko bat egiten duzu eta jarraitzaileak konektatzen dira zurekin hitz egiteko. Horrelako plataforma asko daude. Alde txarrakl ere badituzte; batzuetan, hainbeste gustoko dituzu direktoak egitea, storietatik hitz egitea,... eta abar, azkenean adiktoa bihurtzen zarela. Baita pertsona batzuk zurekin sartzea edo zu kritikatzea, batzuetan cyberakosoa egiten da horregatik, eta jendeak oso gaizki pasatzen du. Nire ustez, teknologia berriak beharrezkoak dira, gehienetarako, hala ere, kontrol batekin erabiltzea komenigarria da. Adibidez, bideojokoetan aritzen direnak ordutegi bat jartzea gomendatuko nieke, adiktuak bihurtu ez daitezen. Laburbilduz, teknologia berriak beharrezkoak dira, baina kontrol batekin edota ordutegi bat jarraituz; neurrian erabiltzea, alegia. Erreportaia honetan soziolinguistikako kontzeptuez eta hizkuntzek jasaten duten arriskuei buruz hitz egingo dugu.
SOZIOLINGUISTIKA KONTZEPTUAK HIZKUNTZA TXIKIA-GUTXITUA: Hiztun gutxi duen hizkuntza. Adb: Txinera, Vietnamiera,... HIZKUNTZA HANDIA-NAGUSIA: Hiztun asko duen hizkuntza. Prestigio handia duena. Adb: Ingelesa,... HIZKUNTZA TRANSMISIOA: Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea. Adb: Gurasoek guri,... HIZKUNTZA KOMUNITATEA: Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa. Adb: Katalana/Katalanek,.... AMA HIZKUNTZA: Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Adb: Gaztelaniaz hitz egiten duten gurasoen seme-alabaren ama hizkuntza gaztelera da,...gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten duten gurasoen seme-alaben ama hizkuntza euskara eta gaztelania.. HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua. Adb: Euskararen kasua...eskolan “euskararen normalizazioaren” arduraduna Oskar da...berak sustatzen ditu: ikasleen euskara batzordea, Euskara Eguna, Euskara Kalera,...euskararen erabilera eskolan areagotu asmoz, normalizazio bidean. HIZKUNTZA FUNTZIONALA: Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza. Adb: Euskara batua ETBn, kalean euskalkiak-kaleko euskara,... DIGLOSIA: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun egoera. Adb: Gaztelera eta Katalana,... ELEBIDUNA: Bi hizkuntza jakin eta erabiltzen dituen hiztun edo giza taldea. Adb: Gu,... ESTATUS EDO EGOERA: Egitura sozial jakin batean, pertsona edo hizkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa. Adb: Esperantoa, Ido, Interlingua,... ERABILERA EREMUA: Hizkuntza erabiltzen den esparru eta une guztien multzoa. Adb: Ingelesa Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan,... HIZKUNTZA UKIPENA: Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa. Adb: Euskañol, Spanglish,... HIZKUNTZA OFIZIALA: Estatus ofiziala duen hizkuntza. Adb: Txinan Txinera,... HIZKUNTZA ORDEZKAPENA: Hizkuntza batek beste hizkuntza baten erabilera-eremua eta funtzioak irabaziz joatean gertatzen den prozesua. Adb: Gaztelera Euskarari,... HIZKUNTZEK JASATEN DITUZTEN ARRISKUAK Eragile politikoak: Eragile politikoak, hainbat erkidegotan hizkuntzak galdu izan arren, arrazoi nagusia. Historikoki, bi arrazoi hizkuntza aniztasunei gehien eragin diotenak: -Mundu berriaren kolonizazioa -Kultur kolonizazioa “Estatu bat, hizkuntza bat” ideia, Europako hainbat hizkuntza ahuldu egiten ditu. Eragile demografikoak: Eragileak, hizkuntz kopurua, horien banaketa eta hiztunek bere gizartean duten garrantzi sozialak dira. Eremu urriko hizkuntza ahaltsuen iraupena berma daiteke, hizkuntzari sozialki mesede egiten badio. Horregatik, migrazio-mugimenduak, krisi ekonomikoak, gerrak eta arrazoi politiko edo erlijiosoek; gertatzen dira. Aipagarria da, gurasoek transmititzea hizkuntza hori seme-alabei. Eragile ekonomiko eta sozialak: Arrazoi ekonomiko eta sozialek eraginda, hiztunek beren hizkuntza alde batera uzten dute. Kideek beren hizkuntza eta kultura baliogabeak direla uste dute, beraz, seme-alabak hizkuntza nagusia ikastea nahi dute, aukera hobeak izango dituztela uste dutelako. Hondamen naturalak eta eragindakoak: Hizkuntza asko daude egoera larrian eta hizkuntzak komunitate osoak desagertzen ari dira. Hondamen naturalak edo beste talde batzuek eragindako eraso fisikoak. Ondorio bezala aterako genuke, hizkuntza horiek ez galtzeko, hiztun berriak lortu edo gutxienez hiztunak ez galtzea lortu behar dugu. ¡AUPA, GUK AHAL DUGU! |
AutorBloga+kanala+twitter+instagram= @elrincondemai_ Archivos
Noviembre 2018
CategorĂas |